10 argazki


NIRE HAURTZAROA ERREPRESENTATZEN DUTEN HAINBAT ARGAZKI


Lehen argazkia hau izatea erabaki dut dudan argazkirik politenetakoa dela uste dudalako. Nire anai bikiarekin agertzen naiz eta orduan 7 urte inguru genituen. Udak camping batean igarotzen genituen eta bertan momentu oso zoriontsuak bizi izan genituen. Baina argazki honetan garrantzitsua Eneko da, bera gabe ni ez nintzatelako naizen bezalakoa izango eta nire bizitzan garrantzitsuena den pertsona dela uste dut. Berarekin konpartitzen dut nire pasioa, nire momentu onak  baina batez ere momentu kaxkarrak


Argazki hau aurreko argazkiaren antzekoa da, leku berdinean, urte bat lehenago ateratakoa. Lehen hezkuntzako lehen mailara pasatuak ginen jada, esperientzia  berriak bizitzeko garaia.



Lehen Hezkuntzari agur esan nion urtean aterata dago argazki hau. 2010. urte horretan nire bizitza guztiz aldatuko zuen aroa, Bigarren Hezkuntza hain zuzen ere. Betidanik klasekideak eta oso lagun onak izan ginenak, hortik aurrera zatituta egongo ginen, ikastetxe batera edo bestera joateagatik.


Argazki hau ederki gogoratzen dut noiz atera zidaten. Donostian nengoen amona, ama eta anaiarekin eta bat-batean jatetxe batera begiratu genuen eta Athletic-eko atezin oiha ikusi genuen, Iribar. Garai horretan atezain moduan jokatzen nuen nik eta beti erreferentetzat nuen jokalari ikaragarri hau, nire aitaren erruz.




Argazki honetan nire 2009. urteko futbol taldea agertzen da. Bertan nire anaiarekin jokatzen nuen eta nabarmenduko nuena nire entrenatzailea izango litzateke. Izan dudan entrenatzailerik hoberenetarikoa izan dela esango nuke, hark erakutsi ninduelako esfortzuak etekina ekarriko duela. Nahiz eta oso txikia izan oraindik, zeharo barneratuta nuen hark erakutsitakoa eta gaur egun ere uste dut orainik hark eragina duela nigan.



Ez dut oroitzen oso ondo noizkoa den baina ederki dakit zer igortzen didan. Argazki honetan nire anaiekin eta lagun batekin agertzen naiz, baita nire amarekin ere. Mendian gaude, pirinioetan, eta txiki txikitatik mendiarekin erlazio zuzena izan dut, denbora asko eman dut bertan. Betidanik erakutsi didate oso ona dela naturarekin harremanetan egotea eta gaur ere mendiarekin erazio zuzena dut, naturarekin.



Argazki hau LH bigarren mailan atera genuena izan zen. Bertatik irakaslea nabarmendu nahiko nuke, izan dudan irakaslerik onena izan dela esango nuke. Oso erlazio ona genuen Pui-rekin eta etorkizunean bera bezalako irakaslea izatea espero dut, ezagutu dudan irakasleetatik esanguratsuena izan delako.




Zubietan atera ziguten argazkia da hau, futbola gustatzeak egun honekin zerikusi handia du, hilabete osoa egon ginelako bertara joateko gogoekin eta erreal zale amorratua nintzenez, jokalariak ikusi nahi nituelako.



Argazki honetan ni "El Zorro" delakoa bezala mozorrotuta nago eta oso farregarria da niretzat argazki hau gaur egun lagun batzuek el zorro deitzen nautelako. Haiek txikitatik ditut lagun baina eskola utzi genuenean ez dugu hainbesteko erlazioa eta argazki honek oroitzapen oso politak ekartzen dizkit burura.




Azken argazki hau eskolara joan nintzen lehen egunekoa da, ederki gogoratzen dut motxila hori baita eskolara heldu nintzen lehen aldia. Beldurtu samar negoen aldaketa handia zelako, nahiz eta ikaskide berdinak izan, irakasleen aldaketak gehienbat beldurtzen ninduen.






Comentarios

Entradas populares