Kultura Bisuala



HAURTZAROA



Resultado de imagen de ludotekaResultado de imagen de niño aburrido

Lehen argazkiak nire haurtzaroa ederki irudikatzen du, bertan agertzen den ludotekara joaten nintzelako txikia nintzenean. Askatasun osoz jarduten genuela nabarmendu nahiko nuke, bertan gure irudimena eta sormena garatzeko baliabide ugari genituelako.  Lehen gazteagoak ginenean askeago ibiltzen ginen eta askatasun horrek dibertitzeko aukera gehiago ematen zigun. Ludoteka horretan, cultura desberdinetako jendea geunden eta txikiak garenean gauza horiek alde batera uzten genituen. Denok ginen berdinak eta eskubide berdinak genituen, jolasetara denok jolasteko adibidez.
Bigarren argazkian, ume bat bakarrik agertzen da, aspertuta dago eta ez da inorekin dibertitzen. Nire ustez, gaur eguneko egoeraren islada argia da, gazteak gero eta bakartiago daude, nahiz eta oso erraz komunikatu teknologia berdinen bitartez. Harreman hori birtualagoa dela esan daiteke, eta duela urte batzuetan baino harreman fisiko exkaxagoa. Gero eta gazteagoak dira tresna hauk erabiltzen dituztenak eta okerrera joango dela uste dut. Kirola garrantzitsua dela uste dut harremanetarako, taldean eta mugimentuan egoteak dibertigarriagoa egiten duelako eta guztiz kontzentratuta egongo direlako.





HEZKUNTZA



Resultado de imagen de enseñanza magistral

Resultado de imagen de enseñanza magistral



Lehen argazkian eskola tradizionalaren marrazki bat agertzen da, eta egungo hezkuntzari kritika egin diezaioket baina jadanik uste dut nahiko argi dagoela ez dela etorkizunean nahi dugun hezkuntza, nahiz eta berdin jarraitzen duen. Beheko argazkia nabarmendu nahi nuke, bertan adin desberdinetako pertsonak agertzen direlako eta kalean eserita agertzen direlako. Adin desberdinetako pertsonak egoteak ikaskuntza bateratua adierazten du, denek erakutsi eta ikasten dutelako. Denek batera ikasten dute eta besteei erakusten die. Aurreko lauhilekoan egin genuen talde elkareragileen dinamikak antzeko dinamika erabili genuen, non komunitateak ikaskuntzan parte hartzen duen. Kalean izateak ere garrantzi handia du argazki honetan, hezkuntza ez-formala eskolatik kanpo ematem dena delako eta guztiok ikasi dugunaren eta ikasiko dugunaren zati handiena kalean ematen delako. Herri mugimenduak eta ikaskuntza alternatiboak aldaketa aurrera eramateko ezinbestekoak dira, ezarri nahi diguten hezkuntza sistemak kapitalaren interesak dfendatzen dituelako. Beraz, denon artean aldatu behhar dugu egoera, eta ikaskuntza alternatiboari esker lor daitekeela uste dut.


Comentarios

Entradas populares